Erregina batek preso bati joku bat proposatu zion. Giltza zein kutxatan zegoen asmatzekotan libre utziko zuen. Kutxetan esaldi bana zegoen, baina gehienez bat egiazkoa:
Kutxa orian: Giltza kutxa honetan dago.
Kutxa gorrian: Giltza ez dago kutxa honetan.
Kutxa marroian: Giltza ez dago kutxa gorrian.
Giltza kutxa horian dago. Aukera bakarra hori da, izan ere, kutxa gorriko esaldia edota kutxa marroiko esaldia egia izango balira, beste bi esaldiak ezin dute gezurra izan. Horregatik, kutxa horiko esaldia egia da eta honek dioenez, giltza kutxa horretan dago, horian hain zuzen.
ResponderEliminarKaixo Marta eta Iñaki,
ResponderEliminarNik ulertu dudanez esaldi bakar bat da egia, baina Iñaki esaten duenarekin bi esaldi izango lirateke egiak, kaxa orikoa eta kaxa gorrikoa Ez?.
Hori da!
EliminarEste comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarEste comentario ha sido eliminado por el autor.
ResponderEliminarKaixo guztioi,
ResponderEliminarKaxa horian egongo balitz, hiru esaldietan egia esaten da.
Kaxa gorrian egongo balitz, hiru esaldietan gezurra esaten da.
Kaxa marroian egongo balitz, kaxa horiko esaldia gezurra da eta beste biak egia.
Beraz, gorrian dago, gehienez esaldi bat egia izateak hirurak gezurra izatea barne hartzen baitu, ez da?
Primeran azalduta, mila esker!
EliminarGontzal primeran azaldu duzu. Ni zurekin bat nator. Nire ustez, "Gehienez bat egiazkoa" esaldiak esaldi bat solik egiazkoa dela pentsatzera eramaten gaitu; baina, horrela ulertzeko " esaldi bat eta bakar bat" esan beharko luke.
ResponderEliminarAdibidez, azterketa bat egin eta gero:
-Zenbat galdera erantzun duzu zuzen?
-Gehienez bat.
Hau da, 0 edo 1.
Eskerrik asko azalpena borobiltzeagatik!
EliminarGontzal, erabat ados ;)
ResponderEliminarBarkatu lehenago ez erantzuteagatik, baina dagoeneko Gontzal eta Jose Luisen azalpenekin ados zaudela irakurri dut. Mila esker nire blogean parte hartzen lehenengoa izateagatik!
EliminarMaleta gorrian dago, nire ustez 3 esaldiek gezurra esaten dute eta problemaren planteamenduan onartua dago aukera hori (GEHIENEZ BAT, gutxienez ez du aipatzen)
ResponderEliminarGero arte
Mila esker erantzuteagatik. "793 Problemen ebazpena lankidetzan blog batekin" ikastaroaren partaidea zara, Nerea?
EliminarKaixo Marta,
ResponderEliminarKostatu zait eh!, sobraere neurona apelmazatuta nuen. " baina gehienez bat egiazkoa " esaldian ohartu gabe nengoen, esaldi horretan errepartu eta beraz giltza kaxa gorrian dago.
Agujetarekin utzi behar dugu neurona.
Oso ondo! "Buruko min" hau oso osasuntsua da, ;-)
EliminarKutxa gorrian uste dut nik. Bertan egonez gero hiru esaldiak gezurrezkoak izango dira.
ResponderEliminarBeste kutxetan egonez gero hirurak egiazkoak izango ziren (kutxa horia) edo egiazko bi eta gezurrezko bat (kutxa marroia)
Primeran!
ResponderEliminarKutxa gorrian egon behar da giltza, aurretik jarri duten moduan. Hasieran ea zein esaldi egia zen begiratzen erotu egin naiz, baina azkenean denak gezurrak direla ikusi dut, bestela ez bait dago aukerarik bakarra egia izateko. Oso jolas ona!
ResponderEliminarOso ondo! Mila esker.
ResponderEliminarBai, kutxa gorrian dago giltza. Asko gustatu zait problema hau.
ResponderEliminarMila esker!
ResponderEliminar