domingo, 30 de octubre de 2011
martes, 18 de octubre de 2011
EHUNEKOAK
Ehunekoa eguneroko bizitzan erabiltzen dugun adierazpen matematikoa da. Bestaldetik, hedabideetako informazio asko ehunekoetan adierazita datozen hainbat datuek osatzen dute. Adibidez, nork ez du hurrengoa entzun?: "%10aren deskontua etxeko gai guztietan" edo "Langabezia %0,15 igo da azken hiruhilabetean". Ehunekoa kopuru batek beste batekiko duen proportzioa da eta 100 zatietatik hartzen dugun kopurua adierazten du.
Ehunekoen erabilerak: Ehunekoak hurrengoetarako erabiltzen dira:
- Zati bat bere osoarekin erlazionatzeko: Adibidea: "Unibertsitatean sartzeko hautagaien %58 emakumeak dira".
- Bi kopururen arteko proportzioa zehazteko: Adibidea: "Bizkotxoa egiteko legamia eta irinaren ehunekoa %3koa da".
- Biztanleriaren deskribapena egiteko, bere magnitude baten pisu erlatiboa aipatuz. Adibidea: "Euskadin Goi-mailako ikasketak dituen biztanleriak, %16koa da." Euskadin, EUSTATek, Euskal Estatistika Erakundea, Euskal biztanleriari buruzko hainbat ikerketa estatistiko egiten ditu, eta estatistikaren gehiena ehunekoetan adierazten da.
- Kopuru baten aldakuntza erlatiboa adierazteko: Adibidea: "Urtegietan bildutako ur-maila %8 igo da aurten".
Familia batek etxe bat erosteko bere aurrezkien %45a inbertitzen duela esaten dugunean, aurreztutako 100 euroetatik 45 gastatzen duela esaten ari gara.
Ehunekoa izendatzailetzat 100 duen frakzioa izango litzateke. Kasu honetan, %45,
-en zatiki hamartarra da.
Ehunekoa zatiki hamartarra denez gero, zenbaki hamartarretan ere adieraz daiteke. Horrela,
%45 =
= 0,45 (45 zati 100 egin dugu).
Edozein ehuneko zatiki edo zenbaki hamartarretan adieraz daiteke eta, era berean, edozein zatiki edo zenbaki hamartar ehunekoetan adieraz daiteke.
Ehunekoa | Irakurtzen dugu | Zatikia | Hamartarra | Esanahia |
---|---|---|---|---|
10% | Ehuneko hamarra | 10/100 | 0,1 | 100etik 10 |
30% | Ehuneko hogeita hamarra | 30/100 | 0,3 | 100etik 30 |
3% | Ehuneko hirua | 3/100 | 0,03 | 100etik 3 |
Ehunekoaren kalkulua
Portzentaia edo ehunekoa bilatzeko bi forma daude:
- Kopuru baten ehunekoa kalkulatzeko, kopurua ehunekoak adierazten duen zenbakiarekin biderkatu eta emaitza zati 100 egingo dugu. Adibidea:
240 ikasle duen eskola batean %20ak kirola egiten du. Zenbat ikaslek egiten dute kirola? Erantzuna jakiteko 240 bider 20 egin eta emaitza zati 100 dugu:
Beraz, 240 ikasletik %20a = 48 ikasle.
- Kopuru baten ehunekoa kalkulatzeko, kopurua ehunekoaren adierazpen hamartarrez biderkatuko dugu.
Adibidea:
Begira berdintza honi:
240ren %20a kalkulatzeko, 240 bider 0,2 besterik ez dugu egin behar.
240 · 0,2 = 48
Aldakuntzak: gehikuntzak eta beherapenak
Gehikuntzak(Kopuru handiagoa lortzeko asmoz kopuru bati ehuneko bat eransten diogunean gehikuntza bat egiten ari gara.)
Kamiseta baten prezioa (BEZaren %16a gehitu gabe) 12,00 eurokoa bada, bere prezioa BEZa gehituta ezagutzeko hurrengoa egin behar da:
- Kamisetaren prezioak izango duen gehikuntza kalkulatu. Horretarako, kopuruaren ehunekoa aurkituko dugu (12,00ren %16a): 12·0,16 = 1,92 (%16 ehunekoaren adierazpen hamartarra 0,16 da).
- Kopurua (12,00) eta bere gehikuntza (1,92) batu behin-behineko prezioa jakiteko: 12,00 + 1,92 = 13,92 ¬
Kamisetaren prezioak BEZagatik gehikuntza bat jasaten du eta orduan, guztira 13,92 euro izatea beharrezkoa da hori erosteko.
Beherapenak(Kopuru txikiagoa lortzeko helburuz, kopuru bati bere ehuneko bat kentzen diogunean beherapena egiten ari gara.).
Lehen 42 euro balio zuen liburu baten prezioa kalkulatuko dugu, baina orain %5eko beherapena egin diogularik:
- Liburuaren prezioak izango duen beherapena kalkulatzeko: Horretarako, kopuruaren ehunekoa aurkituko dugu (42,00ren %5a): 42,00 · 0,05 = 2,10 (%5 portzentajearen adierazpen hamartarra 0,05 da).
- Kopuruari (42,00) bere deskontua kenduko diogu (2,10) behin-behineko prezioa jakiteko: 42,00 - 2,10 = 39,90 ¬ Liburuaren prezioak beherapena du eta orduan, 39,90 euro izatea beharrezkoa izango da hori erosteko.
Ba al dakizu ehuneko kopuru bat kalkulagailuarekin aurkitzen?
ZATIKIEN ARTEKO ERAGIKETAK
ZATIKIEN ARTEKO BATUKETAK
Zatitzaileen artean mkt (Multiplo Komun Txikiena) egin behar da zatitzaile komuna aurkitzeko.
Gero zatikizuna zatitzailearen kopuru berdinaz biderkatu behar da.
Azkenik zatikizunak batu behar dira.
Zatitzaileen artean mkt (Multiplo Komun Txikiena) egin behar da zatitzaile komuna aurkitzeko.
Gero zatikizuna zatitzailearen kopuru berdinaz biderkatu behar da.
Azkenik zatikizunak batu behar dira.
ZATIKIEN ARTEKO KENKETAK
Kenketan batuketaren prozesu berdina egin behar da. Baina amaieran batuketa egin ordez, kenketa egin beharra dago.
Kenketan batuketaren prozesu berdina egin behar da. Baina amaieran batuketa egin ordez, kenketa egin beharra dago.
ZATIKIEN ARTEKO BIDERKETAK
Biderketak askoz sinpleagoak dira oraindik. Zatitzailea beste zatitzailearekin biderkatu behar da, eta zatikizuna berriz zatitzailearekin biderkatu.
Biderketak askoz sinpleagoak dira oraindik. Zatitzailea beste zatitzailearekin biderkatu behar da, eta zatikizuna berriz zatitzailearekin biderkatu.
ZATIKIEN ARTEKO ZATIKETAK
Zatikien arteko zatiketak biderketen antza asko dute. Zatiketetan, biderketetan ez bezala, biderketa gurutzatua egin behar da. Adibidean ikusten den bezala
Zatikien arteko zatiketak biderketen antza asko dute. Zatiketetan, biderketetan ez bezala, biderketa gurutzatua egin behar da. Adibidean ikusten den bezala
Suscribirse a:
Entradas (Atom)