viernes, 16 de octubre de 2015

AUTOBUSAREN NORANZKOA

Gela bereko beste ikasle batek, Josu R.-ek, hurrengo asmakizuna proposatu digu. Norantz doa autobusa?







SEGIDA

Gaur dbh-ko 2. mailako nire ikasle batek, Andreak, proposatu dit hurrengo segida:

2, 2, 4, 4, 2, 6, 6, 2, 8, 8, 16, 8, 24, 8

Zein da hurrengo gaia?



lunes, 12 de octubre de 2015

SOKAREN LUZERA

Soka bat biribilkatuta dago zilindro baten inguruan, irudian agertzen den moduan (4 bira zehatza eta simetrikoak). Asmatu behar duzu sokaren luzera, jakinda zilindroaren oinarriaren perimetroa 4 cm-koa eta zilindroaren altuera 12 cm-koa direla.





sábado, 26 de septiembre de 2015

ZEIN KUTXA AUKERATUKO DUGU?

Erregina batek preso bati joku bat proposatu zion. Giltza zein kutxatan zegoen asmatzekotan libre utziko zuen. Kutxetan esaldi bana zegoen, baina gehienez bat egiazkoa:

Kutxa orian: Giltza kutxa honetan dago.

Kutxa gorrian: Giltza ez dago kutxa honetan.

Kutxa marroian: Giltza ez dago kutxa gorrian.